XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeregin hori gogorra da.

Gaur egun ez dakit egiteko gauza izango nintzatekeen.

- Dena dela, zuk esan duzunez, orain hiriko arratoia zara eta, joanak joan, goazen Kontxara.

- Txakada bat egin eta etxera joango gara, bale?

- Ez al didazu esan gaur ez zarela geratuko? - Lo egiten ez, baina bederatziak edo arte geratuko naiz.

Musika entzun ahal dugu...

- Musika? Txiste bat gogoratu dut.

Lankide batek kontatu zidan beste egunean.

Mutil batek neska despanpanante batekin topo egiten du kalean eta, hitzetik hortzera, Ba al zatoz nirekin musika entzutera? diotso.

Neska despanpananteak, eta zure musika gustatzen ez bazait! zer? erantzuten dio, eta mutilak orduan: musika gustatzen ez bazaizu janzten zara eta joan.

Ona da, ezta? - Bai, baina matxista, gizonen txiste gehienak bezalaxe.

Bueno, orduan ni ere zure musika gustatzen ez bazait arropa jantzi eta joango naiz.

Barre egiten dute biok algaraz, Mikelek lepo gainean jartzen dio bere beso pizua eta Alderdi Ederreko lorategiak zeharkatuz, Kontxako ibiltokira abiatzen dira.

Ekia erabat ostendu da arratsaren oheko maindireen azpian gauaren hotza amatatzeko eta fokoek argiztatzen dute hondartza.

Ostargian hodeiren bat edo beste behatzen da bakarrik, oso herabetiak, baina arin mugitzen direla, haizea aldatzen ari da eta mendebalak jotzen du gainera, euria ekarriko du ziur aski, Urgull eta Igeldo artean untzi bat dager itsasoan muintxo bat bailitzan, mugi ezin daitekeela, ez aurre ez atze, batzutan olatu inplakableek Igeldorantz bultzatzen dute baina urtirek Urgullerantz bideratzen dute beren gurditzarra.

Eta untzi erdian, politasunaren irla horretan, argi horiskek zerbait xuxurlatzen diote ahopean, txutxumutxuka, (...).